XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Laborarier
Tourteaux.

Jadanik errana dugu badela tourteau mota bat baino gehiago; tourteau d'arachides zela orotako hoberena; oraiko aldian gure solasa tourteau de coprah-ren gainean.

Hau ez da haratik bertzea bezain janhari aberatsa; bainan gerla aitzinean bertzea baino ezagutuagoa zen; huna zertako: Alemanek erosten zauzkuten gure tourteaux d'arachides guziak, gezurra ziotelarik: Kabalen dako etzela on.

Badaukute gezur bat baino gehiago guri sakaturik; gisala eremaiten zaukuten guretako hain ona izanen zen kabalen bazka.

Gu, gaizoak, ari ginen borthako ala bertze kabala hazten zahiz eta irinez, lehenagoko usaia edo ohidura zaharrean.

Horietarik eskastearekin lothu ginen; tourteau de coprah delakoari: harekin aitse egina da alabainan bazka pochi bat; zahia baino puskaz bazka gei hobea da; hartakotz laster hedatu zen gure erresuman; denak hari lothu ziren; nehor ere etzen ohartzen bazkarik hoberenak Frantziaz kamporat zoatzila.

Kabalak berek ere laketago dute tourteau de coprah hori gustu ona duelakotz.

Etcheko anderek ere hura nahiago; ezen urean trempan ezarriz laster hantzen da; bazka lodi eta legun bat egiten du; anhitzek uste dute oraino hura dela tourteau-etan hoberena, harek duelakotz ur gehienik hartzen.

Ez etcheko anderea hori ez duzu hola; ura bethi ur da; ura aski balute, urdek ala bertze kabalek haunditzeko ala gizentzeko, ezinduke biziki nekatzerik, hek ezin asez.

Horrengatik ez nuke erran nahi ura ez dela on, edo ez dela sekulan urik emplegatu behar.

Bichtan den gauza da tourteau-ak ura behar duela urder emaiteko; bertzela janhari zukhuela litekela; ura ontsa hartzen duen tourteau-arekin aitsago dela bazka gocho baten egitea; bazka ongi egina balin bada kabalek gogotikago janen dutela.

Horiek guziak egiak, bainan hortan gelditzen dira.

Diote zombeitek ere tourteau-ak urdeer bereziki barnea idorarazten duela; ez nuke erran nahi hori ez dela egia; zombeit aldiz hala gerthatzen dela diot; bethi ez ditake izan; tourteau-a izan aitzinean batzen lehen ere eritasuna.

Bainan torteau-a janhari azkarra baita, barnea hobekiago bortchatzen duela baduke bere manera.

Nola beraz eskapa atheka hortarik?.

Ez egin urden bazka ez tourteau-az bakharrik; jendeak ere zombat nahi janhari ona izanik ere, dembora pochi baten buruan hastiatzen du janhari hura; kalte egiten dakola ere erranen du, barnean bethi halako phizu bat emaiten dakola.

Kabaletan ere gauza berea gerthatzen da; aldizkatu behar zaiote heieri ere bazka, betaraba, lursagarra, artho irin, zahi eta bertze holako emanez, nork berak ikhusiz zer duen emaiten ahal.